Atlantikaldiaren hirugarren edizioaren hasiera arrakastatsua

Kepa Junkera + Chet NunetaLehendakari Agirre plazako karpa txiki geratu zen atzo, hilak 22, Kepa Junkera & Sorginak eta Chet Nuneta taldeek Atlantikaldirako espreski prestatutako kontzertua ikusteko.

Karpan jarritako aulkiak azkar bete ziren, kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago ez zegoen lekurik, eta poliki-poliki ikusleek alboko eta atzeko espazioak betetzen joan ziren. Plaza mukuru!!!

Puntual-puntual igo ziren oholtzara Kepa Junkera eta bere Sorginak. Maletak azken laneko kantuekin hasi ziren giroa berotzen, eta Chet Nunetako partaideak igo zirenerako plaza lehertzear zegoen. Eta lehertu zen. Oholtzara igo ziren musikariak elkarrekin aritu dira hiru egunez kontzertua esklusiboa prestatzen, eta ikusitakoak ikusi ondoren, argi utzi zuten musika dela musikarien hizkuntza.

Hasiera ekitaldia
Aurrez, Tosta Herrixka inaugurazio ofizialaren lekuko izan zen. Bertan izan ziren, Sorginak, Errenteria Musikaleko dantza eskolako dantzariak eta Banaiga Bandako musikariak, eta nola ez, gerturatu ziren herritarrak.

Atzoko argazki guztiak argazki galeria honetan ikus ditzakezue.