Errenteria, eszenatoki erraldoi

Sophie

Kultur Topagune eta Musika Jaialdiak Errenteria kulturen hiriburu bihurtu zuen atzo, hilak 23. Atlantikaldiaren bigarren egunak hamaika ikusteko eskaini zitruen, ikusle gehien Lehendakari Agirre plazan bildu baziren ere.

Tosta Bandak, lehendabizi, eta Goran Bregovicek, ondoren, karpa nagusia txiki utzi zuten, eta bezperan gertatu bezala, ikusleek albotik eta atzetik jarraitu behar izan zituzten kontzertuak. Atzekoek, baina, pantaila erraldoi baten laguntzarekin. Gustuko lekuan, ordea, aldaparik ez.
Ekitaldiak, han eta hemen

Goizetik hasi ziren bigarren eguneko ekitaldiak. Goiztiarrenak itsas ondarean defentsan jarduten duten elkarteak eta aitzakia horrekin Albaolak antolatu duen European Maritime Heritage kongresua. Errementariak Panierren, Europako hizkuntza gutxituak elkarrizketan, Tosta Herrixkan antolatutako ekitaldiak, edota kalekoak, Errenteria eszenatoki erraldoia bihurtu zuten.

Argazki galerian eguneko irudiak ikus ditzakezu.