Gaur, Terrakota & Bad Sound System eta Chambao, eta askoz ere gehiago

SLIDER_KONTZERTUAK_Chambao+Terrakota

Atlantikaldiak aingura botata jarraitzen du Errenteriako portuan. Gaur, hilak 24,  jaialdia, hirugarren egunean murgilduko da eta gustu zein adin tarte guztientzako jarduerez gainezka dator egitaraua. Non aukeratua izango dute bertaratzen direnek.

Eguna, sukaldaritza tailerrak, errementari topaketak, itsas modelisten erakusketak,  zeinu hizkuntzan eta gune historikoan egingo den bisita gidatua eta zenbait musika emanaldik hasiko dute. Nola ez haurrentzako jarduerek ere lekua izango dute gaur goizean, hala nola, maketak egiteko tailerra, pista jokoa, ipuin in-fusionatuak, papiroflexia tailerra eta dantza ikastaroa familian.

Arratsaldean ere ez da etenik izango. Baskavigin dokumental historikoaren aurkezpena, jolas erraldoiak, azoka gynkhana eta herrialde zein kultura ezberdinetako musika emanaldiak. Haurrentzako jolasak eta tailerrak izango dira.

Iluntzean, musikak Lehendakari Agirre plazako eszenatokia hartuko du. 20.00etatik aurrera Terrakota & Bad Sound Systemek herrialde ezberdinetako melodiak eta erritmoak nahastuko dituzte. 22.30etan, aldiz, Chambaoren txanda izango da, flamenkoa eta musika elektronikoa fusionatzen dituen kontzertua eskainiko du.