Kalitatezko hezkuntza ez formala sustatzeko hezitzaileentzat eskola

itziar-arantxaIkastetxeetatik kanpo “kalitatezko hezkuntza integrala gure espazioetan eta herrian” emateko aukera sustatzeko Errenteriako aisialdi elkarteetan lanean dabiltzan hezitzaileei zuzendutako formakuntza eskainiko du udalak. Hezkuntza “gizarte bat eraikitzeko tresna” gisa ulertzen dutelako abiatu dute egitasmoa. Formakuntza saio hauek 6 eta 16 urte bitarteko haurrekin, kolonietan, ludoteka, gazte lokal, etabarretan lanean diarduten hezitzaileentzat dago zuzendua.

Errenteria haur eta nerabeekin udal aisialdian zein boluntario lanean ari diren hezitzaileen kalitatezko lana nabarmendu nahi izan dute bai Itziar Ostolaza Gazteria zinegotziak bai eta Arantxa Etxezurieta Hizkuntza eta Gazteria teknikariak. Urriaren 29an hasita, hileroko azken larunbateko goizetan izango dute parada, 10:00etatik 13:00etara Merkatuzarreko gela balioanitzean eta zazpi saioz osaturiko kurtsoa izanen da.

Udalak eskaintzen duen doako zerbitzu honetara hezitzaile gisa jarduten dutenak daude deituta. Horretarako aurrez eman behar da izena, urriaren 24a baino lehen. 943 449 606 telefonora deituz edo helbide honetara mezua bidaliz egin daiteke.