Erakusketa: Hildakoak hilobietatik ateraz, duintasunak berreskuratuz

pikoketaDatorren urriaren 4an, ostegunean, 19:00tan “Hildakoak hilobietatik ateraz, duintasunak berreskuratuz” Pikoketa Oarsoaldeko Talde Errepublikanoak antolatutako erakusketa zabalduko da Errenteriako Xenpelar Etxean.

2000 urtean Emilio Silva (kazetaria, soziologoa eta Oroimen Historikoa Berreskuratzeko Elkartearen sortzailea) Aranzadi Zientzia Elkartearekin harremanetan jarri zen. Bere aitona, 1936an fusilatua, aurkitu nahi zuen. Urte hartako urrian 13 pertsonen gorpuzkinak hilobietatik atera zituzten Priaranza del Bierzon (Leon), haien artean bere aitona. Bi urte geroago Euskal Herriko lehen deshobiratzea eman zen. Berreskuratze lanek jarraitu dute eta Oroimen Historikoa Berreskuratzeko gizarte mugimenduaren zereginik agerienetako dela esan dezakegu.

Lan hau guztia jasotzen du erakusketa honek. Gainera, errelatoa osatzeko Emilio Silva bera izango dugu urriaren 6an, 19:00tan hitzaldi bat emateko.

Erakusketa urriaren 22a arte egongo da zabalik, astelehentik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.