Zarata-mapa erakusketa publikoan

Portada-zarataMapa2015 urtearen amaieran, Errenteriako Udala Zarata-mapa osatzeari ekin zion. Behin zarataren inguruko diagnosia eginda, herriko auzo ezberdinetan bilerak egin ditu azterketa osatu eta Zarataren Ekintza-plana prestatzeko. 2016ko urriaren 3an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Errenteriako Zarata-maparen behin behineko bertsioa osatu dela eta, honenbestez, erakusketa publiko fasean aurkitzen da. Honela, interesatuta dagoen edonork azaroaren 3ra arteko epea du dokumentazioa eta prozedura aztertu, eta alegazioak egiteko.

Dokumentazioaren azterketarako hemen sakatu edo, nahiago baduzu, Errenteriako Udaleko Hirigintza Sailean (3. solairua) 8:00etatik 14:00etara aztertu ahal izango dituzu paperean.