Emanaldi solidarioa antolatu du Aljarafek, “Altzaquillo” fusio ikuskizunarekin

AltzaquilloAljarafe Andaluziako Kultura Zentroak antotatuta, Altzaquillo, euskal dantza eta flamenkoa fusionatzen dituen ikuskizuna izango da bihar, hilak 16,  Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan, 12:00etan.

Gonzalo Galan Aljarafe elkarteko lehendakariak jakinarazi du “emanaldi berezia” izango dela, gainera: “sarrera doakoa izango bada ere, bertan jasotako dirua, haurren gaitz onkologiko eta larrien ikerketa sustatzeko lan egiten duen Super H elkartearentzat izango da”.

Almudena Salasek azaldu du, Urnietan egoitza duen Super H elkarteak lau urte daramatzala lanean eta une honetan, bi ikerketa bultzatzeko dirua biltzen ari direla: Bartzelonako Sant Joan de Deu ospitalarekin bata eta Biodonostiarekin bestea.

Bere aldetik, Ion Collar Kultura zinegotziak eskerrak eman dizkie antolatzaileei eta herritar guztiak animatu zituen igandeko ikuskizunera bertaratzeko.

Emanaldi solidarioari bukaera emateko, Aljarafeko kideek luntxa prestatuko dute bertaratzen diren guztientzat.