Errenteriako Musika bandak kontzetua eskainiko du igandean

musika bandaErrenteriako Musika Bandak kontzertua eskainiko du igandean, eguerdiko 12:30ean. Errenteriako Musika Banda bere ohiko kokapenera itzuliko da datorren igandean, alegia, Foru Plazako pergolara eta eguraldiak lagunduko ez balu Koldo Mitxelena ikastetxera eramango luke kontzertua. Azken emanaldiak Herriko Enparantzan, Koldo Mitxelena Ikastetxean edota Fatimako Parrokian eskaini ostean, gure Musika Banda Foru Plazara itzuliko da datorren Igandea Urriak 23 ohiko ordutegian, eguerdiko 12:30.
2016a emankizunen eta sariez betetako denboraldia suertatzen ari da Errenteriako Musika Kultur Elkartearentzat, eta bereziki bere Musika Bandarentzat. Giuseppe Verdiren “La Traviata” operarekin hasi Kursaal Auditorioan, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiako Orfeoia sarien XV ekitaldian “Musika Sustapen eta Ibilbideari” jasotako sariarekin jarraituz, ostean goraipatutako San Inazio kontzertua, Landarbaso Abesbatzarekin batera eskainitakoa bere 25 urteurrenaren ospakizunean, Erraldoien Konpartsaren partaidetzarekin edota joan den hilean “Txirrita 80 urteurrena” emankizunarekin jarraituz, Xenpelar Bertso Eskolarekin antolatutakoa eta Mikel Markez kantautorearen partaidetza jaso zuena.

Musika Kultur Elkarteak bere ibilbide luzeko unerik gozoena bizitzen ari dela esan genezake, gure herriko elkarterik zaharrenetarikoak urtetan betetako lana eskertzeko ondo merezitako sari eta emankizunez.

Kontzertu egitarauari erreparatuz, datorren igandean “Teatro Montecarlo” Aurelio Pérez Perelló balentziarraren obras abiatu eta Carlos Rodriguez Albistur zuzendariaren batutak “Der Freischütz” Carl Maria Von Weberr-en oberturan zehar eramango gaitu, Sorozabal maisuaren “Black el Payaso” obratik pasa, Jay Chataway-en “Montenido” perkusio eta metal festa, eta James Barnes-en “Eaglecrest” obertura bikainaz amaituz.

Errenteria Musika Kultur Elkarteak, musika zaletu oro animatu nahi du, herriko Musika Bandak datorren Urriak 23 Igandea 12:30, Foru Plazan, eta eguraldiak lagunduko ez balu Koldo Mitxelena Ikastetxean musikaz gozatzera etor daitezen.