Mintzalagun sariko film laburren emanaldia izango da bihar

mintzagun_logoa2016Mintzalagun sariko film laburren emanaldia izango da urriaren 20an Errenteriako Niessen aretoan. Sario honen helburua euskara ikasten ari diren herritarrek euskara erabiltzeko dituzten aukerak eta espazioak handitzea eta ugaritzea da. Euskarazko film labur onenari eman ohi zaion Mintzagun Saria sortu zuten 2012an. Hala, Ikuska festibalera aurkezten diren film laburren artean, euskarazko onena aukeratzen dute eskualdeko euskaltegietako ikasleek.

Jexux Leonet, Oarsoaldearen lehendakariak adierazi duenez, aukeraketa hori urriaren 20an egingo da Errenteriako Niessen Kulturgunean egingo den film laburren ikustaldian. Goizeko 10:00etan elkartuko dira euskara ikasleak Niessenen eta euren botoen bidez hautatuko dute aurtengo Mintzagun sariaren irabazlea.

Emitituko diren filmak honako hauek izango dira: Ihesa, Bitartekaritza istorio bat, Hileta, Hasiera, Beti bezperako koplak. Lehiaketaz kanpora, bitxikeria moduan, Aitxitxe film laburra ere ikusi ahal izango dute bertaratzen direnek.