Gaur da Hezitzaile trebeziak lantzeko Udalak prestatu dituen ikastaroetan izena emateko azken eguna

2.KartelaHezitzaile trebeziak lantzeko Udalak prestatu dituen ikastaroetan izena emateko epea gaur itxiko da. Formakuntza saio hauek 6 eta 16 urte bitarteko haurrekin, kolonietan, ludoteka, gazte lokal, eta abarretan lanean diharduten hezitzailei zuzenduta daude.Dagoeneko osatuta dago taldetxo bat, baina ikastaro zehatzen batean bakarrik parte hartu nahi dutenek ere aukera izango dute asteburu horretarako izena emateko. Hori bai, aurre izena eman beharko dute. Larunbat honetan “Haurren Hiria. Arrasateko esperientzia” izango da hizpide.

Ikastetxeetatik kanpo “kalitatezko hezkuntza integrala gure espazioetan eta herrian” emateko aukera sustatzeko Errenteriako aisialdi elkarteetan lanean dabiltzan hezitzaileei zuzendutako formakuntza eskainiko du Udalak. Hezkuntza “gizarte bat eraikitzeko tresna” gisa ulertzen dutelako abiatu dute egitasmoa.

Errenteria haur eta nerabeekin udal aisialdian zein bolondres lanean ari diren hezitzaileen kalitatezko lana nabarmendu nahi izan dute bai Itziar Ostolaza Gazteria zinegotziak bai eta Arantxa Etxezurieta Hizkuntza eta Gazteria teknikariak. Urriaren 29an hasita, hileroko azken larunbateko goizetan izango dute parada, 10:00etatik 13:00etara Merkatuzarreko gela balioanitzean eta zazpi saioz osaturiko kurtsoa izanen da.

Udalak eskaintzen duen doako zerbitzu honetara hezitzaile gisa jarduten dutenak daude deituta. Horretarako aurrez eman behar da izena, urriaren 24a baino lehen. 943 449 606 telefonora deitu behar da izena emateko edo hezkuntza@errenteria.eus helbidera email bat bidali.