Liburutegien eskaintza modernizatu eta zabalduko da

liburutegiakLiburutegien presentzia areagotu eta ulermena errazteko zenbait argitalpen egin ditu Udalak. Bost markagailu eta bi diptiko argitaratu dira. Liburutegietako programa eta ekintzak zehazten dira bertan. Bestalde, irakurleekin whatsapp bidez kontaktuan jartzeko zerbitzua ere martxan jarriko dute azaroan. Izena eman nahi duenak bere izen-abizenak eta NAN zenbakia bidali beahrko ditu 647673451 zenbakira.

Irakurketa errazeko taldea ere aurkeztu dute gaurko prentsaurrekoan: Hitz argia proiektua deitu diote eta bertan hizkuntza ikasten ari direnek eta irakurketako arazoak dituztenek parte hartu dezakete (etorri berriek, EPAko ikasleek…). Hamar laguneko taldeak osatuko dira eta bost saio ingurutan liburu bat irakurriko dute. Gaztelerazko irakurketara bideratuak egongo dira.

Honakoa da atera dituzten inprimakien zerrenda:

Lehen markagailua: Jarduerak

  • Irakurketa klubak: irakurketa zaletasuna bultzatzeko haurrei, gureasoei, gazteei eta helduei zuzendutako saioak.
  • Bisita gidatuak: liburutegia bera eta eskaintzen diren zerbitzuak ezagutera emateko bisitak antolatzen ditu liburutegiak.
  • Erabiltzaileen prestakuntza: bazkide txartela egitean eskaintzen da katalogia, eskaera, erreserbatk eta abarrak egiten ikasteko zerbitzua.

liburutegiak inprimakiak2. eta 3. markagailuak: irakurketa klubak

Bizarain ikastolako liburutegia eta Haur Liburutegian antolatu dira iaz bezala. Lur Kortaren eskutik izango dira saioak 3-5 urte bitarteko eta 6-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Aurten euskaraz eta elebitan eskainiko dira saioak. Euskaraz kontatutako ipuinak izango dira, baina gurasoei gazteleraz azalpenak emango zaizkie.

4. markagailua: irakurketa partekatua

Xenpelar etxean izango dira 9-11 urte bitarteko nerabeei zuzendutako saiook. Aurten antolatu dira lehen aldiz. Irene Soteloren eskutik iritsiko da irakuketarako grina sortzeko eta irudimena lantzeko helburua duen saio hau.

5. markagailua: literatur solasaldiak

Aurten helduei zuzendutako irakurketak eta egutegiaren informazioa helburua du. Saioak hilean biehin izango dira, urritik maiatzera, eta elebitan izango dira. Parte hartzeko izena eman behar da (euskarazko saioetan badaude plaza libreak oraindik).

Diptikoak

Haur, Gazte eta Heldu Liburutegiei buruko informazioa biltzen dute diptikoek eta informazio orokorra dago bertan.