Kale gorrian bizi diren 9 pertsona kontatu ziren lehengo ostegunean

kale gorrianErrenteriako Udalak, lehen aldiz, kalean lo egiten duten pertsonen kopurua eta egoera jakiteko ekintza bat gauzatu zuen urriaren 26tik 27ko gauera. EAE guztian gau berean egin da kontaketa, ahalik eta datu zehatzena izateko. ‘Kale Gorrian’ izena du ekimenak. Ostegun gauean 9 pertsonarekin egin zuten topo.

Ekintza hau burutu ahal izateko behar-beharrezkoa eta eskertzekoa izan zen gau horretan parte hartu duten 35 boluntarioen parte-hartzea. Horiek herriko gizarte entitateen laguntzari esker hurbildu ziren. Esaterako, Gurutze Gorria, SOS Arrazakeria edota Cáritas elkarteak nahiz halako alorrean lan egin duten norbanakoak ere aritu dira gaueko kontaketan.

Metodologia eta emaitza Errenterian

SIIS-ek, Ikerketa eta dokumentazio sozialen Fundazioak, bi urtetik behin eta gau berean kontaketa egitea proposatzen die proiektuan parte hartu nahi duten Udalei. Horretarako, ordutegi zehatz batean eta boluntarioei esker taldeka kalera atera gara kalean lo egiten duten pertsonak kontatzeko. Denera 9 gizon kontatu dira beraien, guztien, egoeraren berri jaso da. Era berean, balio anitzeko Udal Harrera Zentroan, Gaztelutxon, lo egiten dutenak ere kontatu dira.

EAEko 24 hiri eta herritan gizarte bazterkerian zenbatutako pertsonen kopurua 285ekoa izan zen ostegun gauean. Horren azken emaitza txosten bat izango da, hain zuzen ere, fundazioaren webgunean eskegiko dutena. EAEn  1.022 bolondresek hartu dute parte kontaketan.

Txosten osoa ezagutzeko, hona:

[button link=”http://herribizia.errenteria.eus/app/uploads/sites/2/2016/10/kale-gorrian.pdf”]Jaitsi PDFa[/button]