Nola eragingo du Behobia-Donostiak trafikoan? Hona, erantzun guztiak

BehobiaIgande honetan Behobia-Donostia lasterketa izango da. Honek sekulako eragina izaten du trafikoan eta garraiotan. Lasterketa behar bezala gauza dadin bermatu eta laguntzeko, azaroaren 13an (igandea) Errenteriako eremu handi batean eragina izango duten hainbat neurri hartuko dira:

Hemen klik eginda, interesatzen zaizun guneari buruzko informazio guztia ikusi ahal izango duzu mapa batean.

08:30 eta 15:00 artean, Nafarroa hiribide osoa, Lartzabal biribilgunetik Kaputxinoetako tuneleko biribilguneraino, itxita egongo da trafiko mota ororentzat.

Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdigunea, Etxeberrieta, Olibet eta Iztietan, lasterketa bertatik pasatuko dela-eta, eraginen bat edo beste izango dute.

D:2016Behobia-SSBehobia Model (1)

 

Lartzabaleko bizilagunak:

  • Auzotik irteteko, Gi-2132 erabili ahal izango da:
    • Oiartzun aldera joateko, GI-2134 errepidean zehar
    • AP 8-tik
      • Donostia, Irun, Frantzia, Hernani eta abar
      • Hernani, GI-2132 errepidean zehar
    • Errenteria aldera:
    • Erdigunera: Jorge Oteiza, Egiburu Berri, Pontikan barrena
    • Kasko Historikora: Fanderian zehar, Santa Klara biribilgunea.

Aparkalekuak

Nafarroa hiribideko aparkalekuak, Lartzabal eta Gabierrota biribilguneen artean, azaroaren 12ko (larunbata) 18:00etatik igandeko 15:00 arteezingo dira erabili.

Arraguako bizilagunak:

Auzotik Lartzabal biribilgunearen barrena atera beharko da. Bideartean norabide aldaketa egin beharko da auzotik atera ahal izateko.

Gabierrotako bizilagunak

  • Auzoa erabat itxita geratuko da, edozein garraiobide erabiltzeari dagokionez:
    • Motozikleta, ziklomotore eta bizikletak izan ezik, horiek Fanderiako auzoa komunikatzen duten bi zubiak erabili ahal izango baitituzte.
    • Mugikortasun murriztua duten pertsonak (minusbaliatuak eta abar): baimena emango da Touring etorbidean barrena Fanderia auzotik sartzeko, Komisariaren aurreko bidegorrian eta Gabierrota pasealekuaren barrena.
  • Errenteriako Erdigunera:
    • Erdigunera: Jorge Oteiza, Egiburuberri, Pontikan barrena
    • Kasko Historikora: Fanderia, Rotonda Santa Clara biribilgunetik.

Aparkalekuak

  • Bizilagunek aldez aurretik aurreikusi beharko dute ibilgailua behar duten, Fanderian aparkatuta.
  • Lartzabal eta Gabierrota biribilgune eta Santa Klara (Matxain) eta Gabierrota biribilgune bitarteko Nafarroa hiribidearen zatian ez da ibilgailurik egongo larunbateko 18:00etatik aurrera.
  • Fanderiako tenis-zelaia aparkalekuak bezala pretatuko da larunbateko 18:00etatik aurrera

Fanderiako bizilagunak

Touring etorbidean barrena Santa Klara biribilguneranzko sarrera ezin izango da Garcia Lorcatik egin. Alternatiba gisa, Jorge Oteizatik, Agustinak auzoan barrena, egin ahal izango da.

Kasko Historiko eta Erdiguneko bizilagunak

  • Kasko Historikora Agustinetan barrena edo Erdigunetik (Pontika, Alaberga, eta abar) sartu beharko da
  • Anbulatoriora, San Jose Langilea Elizara edo Iztietara sartzeko, Niessen merkataritza zentroko aparkalekua erabiliko da.
  • Garraiobide publikoa hartzeko, sarbide beretik, Altamirako biribilguneraino, Ekialdebus eta Renfe garraiobideak erabiltzeko.
  • Nafarroa hiribideko taxi geltokia Biteri kalera aldatuko da, Mª Carmen loradendaren parera.
  • Fanderiara Tomas Lopez kaletik sartu beharko da. Biribilgune erdia irekia egongo da zirkulaziorako (beste erdia lasterketarako gordeko da).
  • Fernandez de Landako irteera trafikorako itxita egongo da

Iztietako bizilagunak

  • Iztietara, beti bezala, Donostia kaletik sartu beharko da.
    Irun kalean Nafarroa hiribiderako sarbidea itxiko da.
  • Auzotik ateratzeko Iztieta pasalekuan irteera bat prestatuko da Lezo aldera, eta Oiartzun kalean barrena egingo da.
  • Udaltzaingoak bulego mugikorra (furgoneta) jarriko du auzoan, probak irauten duen bitartean.
  • Erdigunera sartzeko, merkataritza zentroko aparkalekuaren sarbidea erabiliko da (eskailera eta aparkalekua).

APARKALEKUAK

FANDERIA

Kirol eremuko tenis zelaia aparkaleku gisa egokituko da, azaroaren 12ko 18:00etatik (larunbata) azaroaren 13ko 18:00etara (igandea).

PAPRESA

Papresa aparkaleku gisa egokituko da, azaroaren 12ko 18:00eatitk (larunbata) azaroaren 13ko 18:00etara (igandea).

GARRAIO PUBLIKOA

Lasterketan parte hartuko dutenak: Irteera: 8:10ean, Iztieta eta Zumardiko geltokietatik

URBANOA

Datorren igandean, azaroak 13, Behobia-Donostia lasterketa izango dela eta, U7 eta U1 lineetako ibilbideetan aldaketak egongo dira 10:50etik 14:10era, gutxi gorabehera:
U7 lineako hurrengo geltokiak ezabatuko dira: Galtzarabordako polikiroldegia, Nafarroa etorbidea, Touring etorbidea, fanderia 17, Erramun Astibia eta Resurreccion Maria de Azkue.

HIRIARTEKOA

Jarraian azaltzen diren ordutegien aldaketak lasterketaren antolatzaileek ezarritakoaren arabera aurreikusi dira, hortaz Ekialdebus ez da hauen arduraduna. Irteeren, igarotzeen eta iritsieren ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira eta lasterketaren antolatzaileek ezartzen dituzten trafiko-mozketen menpe daude.

E01, E02 eta E27.
08:30etik 15:00etara, gutxi gorabehera, hurrengo geltokiak ezabatuko dira (bi norabideetan):
ARRAGUA, LARTZABAL, GABIERROTA, ZUMARDIA, IZTIETA, KAPUTXINOAK,
Behin-behineko geltoki bat jarriko da Altamirako biribilgunean (saihesbidea baino lehenagoko desbideratzean ).

E27 HONDARRIBIA – IRUN – DONOSTIA
Goizean, trafiko-mozketa baino lehenagoko azkeneko zerbitzua autobusa pasako den azkeneko gutxi gorabeherako ordutegia:
08:30ean Irundik (Gipuzkoa hiribidea, 6) Donostiara
Zerbitzua ahal den lasterren berrezarriko dugu. Altamirako biribilgunearen geltokian

E01 linea

(Donibaneko linean lehenengo autobusa 8:03an eta ez da Altamiran geratuko, gainerakoak Altamiran geratzen dira, 30 minutuero)

Donostiako linea: lehenengoa 8:40an eta 30 minutuero)

Aipatutako gune horietako bizilagunek ibilgailua erabili nahi baldin badute, Udaltzaingoaren agenteen, Babes Zibileko boluntarioen eta lasterketaren antolatzaileen oharrak jarraitu beharko dituzte, lasterketak hartuko dituen zona horietatik atera ahal izateko.

Oro har, gomendatzen da Iztieta eta Gabierrotan ibilgailu partikularrak ez erabiltzea. Lasteketaren ibilbide osoan dauden biribilguneak Udaltzaingoak eta Babes Zibileko boluntarioek kontrolatuko dituzte.

Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin 943 344343 telefono zenbakian edo udaltzaingoa-policialocal@errenteria.eus helbidera mezua bidalita.