Harresirik gabeko lurraldea kolektiboak eta Oarsoirriak ekimenak oihalezko eskultura baten lanketa antolatu du

mosaico lampeduzaOihalezko eskultura baten lanketa antolatu dute Harresirik gabeko lurraldea kolektiboak eta Oarsoirriak ekimenak. Jarduera larunbat honetan burutuko da, azaroaren 26an, 12:00tatik 14:00tara. Jarduera hau pertsonen migrazioaren gaiarekin loturik dago. Bertan, Oiartzun ibaiko zubi batetik zintzilikatuko den sare-gortina moduko bat sortuko da; migrazioa, ura, elkartasuna, babesa… Haur zein heldu, bertan parte hartuko dugunon artean osatuko da oihalezko elkartasun eta kontzientziazio eskultura. Errenteria-Oreretako Zumardian osatuko da oihala (eguraldi euritsua izanez gero, Koldo Mitxelena eskolako jolastoki estalian)

Antolatzaileek arropa zaharra eramatea gomendatu dute  (galtza, kamiseta, jertsea, gona, zapata…), bestelako materiala bertan egongo da.