Beraun, Galtzaraborda eta Iztietan birziklatzeko poltsak jasotzeko makinak jarri ditu Udalak

gracia eta legorburuBirziklatzeko poltsak jasotzeko makinak jarri ditu Udalak Beraun, Galtzaraborda eta Iztietan. Udaletxeko harreran jasotzen ziren orain arte, baina orain auzo horietan ere jaso ahal izango dira. Biztanleria zabala eta lur aldapatsua duten auzootan asko erraztuko da birziklatu nahi dutenen zeregina. 2017an zehar beste auzo batzuetan ere jarriko dira makinak ziurrenik.

Makinak erabiltzeko, 5. kontenedorea erabiltzeko txartela izan behar da. Oraindik txartel hori ez duten biztanleek astelehenetik ostiralera 14:00ak baino lehen egin dezakete, udaletxeko harreran.

40 poltsako sorta ematen du makinak aldiro, eta 10 astetik gorako iraupena izango dutela kalkulatu da. Data hori pasata, beste sorta bat erretiratu ahalko da makinaren bidez.

Bestalde, Udalak hiritarren iritzia jasotzeko inkesta bat egingo duela ere jakinarazi du. 400 pertsonako lagina erabiliko du. Auzo batzarrak eta inkesta batuta, hiritarren nahi eta iritzien marko errealista bat izatea da Udalaren helburua.

Beraungo makinaren aldamenean eman dute prentsaurrekoa zinegotziek, Bizarain ikastetxearen parean; San Jose Obrero elizaren azpialdean dago Iztietako makina, bigarrena; eta Galtzarabordako kiroldegian hirugarrena.

Eñaut Gracia zinegotziak azaldu du zein den Udalaren helburua birziklapenaren arloan:

Jose Cruz Legorburuk azaldu du makinen jartzearen zergatia gaur eguerdian emandako prentsaurrekoan:

Erabilera, oso sinplea da: