Urdaburu eguna ospatuko da igande honetan

urdaburu_mendi_irteeraUrdaburu Mendizale Elkarteak datorren azaroak 27 igandean Urdaburu Eguna ospatuko du. Helduek eta haurrek bi txango ezberdin izango dituzte:

  • Helduak: Karrikatik Arritxulora Bianditzetik pasata. Autobusa 7.30etan aterako da Alamedako autobus geltokitik.
  • Haurrak: Listorretatik Urdaburu aldera eta berriro ere Listorretara buelta. Autobusa 8tan aterako da Iztietako autobus geltokitik.

Haurren gurasoek nahi izanez gero bi txango hauetako edozein aukeratu ditzakete.

Bazkaria Arritxulon egingo da eguerdiko 14.00tan.

Hala ere, bazkaltzera bakarrik etorriko direnentzat autobus berezia eskainiko dugu Iztietatik aterako dena eguerdiko 14.00tan. Gainera, bazkaltzen geratzen ez direnentzat ere jeisteko autobusa eskainiko da.

Bazkalostean, autobusa gutxi gora-behera arratsaldeko 17:30etan izango da.

Izena emateko gure egoitzan, Errenteriako Juan de Olazabal 23 kalean, edo 943-527879 telefonora deituz astearte eta ostegunetan 19.15 eta 21.15 bitartean