Bigarren eskuko eta artisautzako “Urtaroko azoka” Iztieta-Ondatxon ospatuko da larunbat honetan

Larunbat honetan, azaroaren 26an Iztieta-Ondartxo auzoan, hirugarren “Urtaroko azoka” ospatuko da. Hain zuzen ere, bigarren eskukoa eta artisautzakoa. Ordutegia goizeko 10:00etatik eguerdiko 15:00ak artekoa izango da.

Diputazio plazan 2. eskuko objektuak jarriko dira salgai, besteak beste, liburuak, jostailuak, arropa edota oparitarako, dekoraziorako gauzak edota antzinako tresnak.

bigarren eskuko azoka (2)Aldiz, Donostia eta Hondarribia kaleetan artisautza izango da: egurrezko makilak, eskuz egindako jantziak, zilarrezko bitxigintza, koadroak eta beste berrikuntzak.

Azoka hau “Urtaroko azokak” antolatzen duen hirugarrena izango da 2016an. Halere, 2017an hazteko interesa dago eta hori dela-eta harremanak egiten jarraitzeko helburua dago.

“Iztieta-Ondartxo aktiboa” egunean, aurreko urteko abenduaren 15ean egindako hainbat ekintzetatik jarraipena eta autonomia hartu duen ekintza izan da azoka.