‘La historia de Jan’ filma emitituko da abenduaren 1ean

La_historia_de_jan_2Abendurako, Ozzinema zineklubak, familia eta zinearen artean elkar eskua ematen duen emanaldi bat aurkeztuko du. 2016 urteko azken emanaldiak, Erreteriara dakar istorio berezi baina ohiko bat, errealitate bat denontzat. Ozzinema ‘LA HISTORIA DE JAN’-en filma dakar.

Jan, 2009ko azaroaren 4ean jaio zen, eta egun horretatik aurrera beraren gurasoei bizitza aldatu zitzaien. Bere gurasoek, Jan Down sindromea zuela ustekabeko berria jaso zutenean, bere aitak blog bat idazten hasi zen baita Jan bideokameraz grabatzen ere, honela beraien beldurrei aurre egiteko modu batean bihurtzen, baita munduarekin partekatzeko ere. Bost urte pasa ondoren egunero bizitzako gauza txikiak eta handiak filmatzen, pelikula hau iritsi da, gainditze eta onarpen istorio bat. Umore sena, esfortzua eta bere gurasoek berekiko duten maitasuna azaltzen du, desgaitasuna duten pertsonekiko normalizazioa ikusgai utzi nahi dute.

Emanaldi honetan, filmaren sarrera eta solasaldia, Mindara elkartearen esku izango da, dibertsitate funtzionala duten pertsonei laguntzen dion elkarte gipuzkoarra, istorio eta momentu hauek eskuz dakien elkartea.

‘LA HISTORIA DE JAN’ filma abenduaren 1ean, osteguna, 19:30etan ikusgai izango da Errenteriako Niessen zinemetan. Sarrerak salgai Niessen Kulturgunean (4€).