Emakumeen Etxea definitzeko azken bilera egingo da asteazkenean

emakumeen etxeaUztailean abian jarri zen Errenteriako Emakumeen Etxea definitzeko hausnarketa prozesuaren azken saioa izango da azaroaren 30ean, 18:00etan, Merkatuzarren.  Bilera oso garrantzitsua izango da; izan ere, azken hilabeteetan burututako lanaren emaitza aurkeztuko da eta Errenteriako Emakumeen Etxearen proposamenari azken zertzeladak emateko izango baita.

Horregatik guztiagatik, Errenteriako emakume guztiei eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei dei berezia luzatu nahi diegu, baita orain arteko prozesuan parte hartu ez dutenei ere.

Azkenik, hausnarketa prozesua amaituko den arren, gogoratu Emakumeen Etxerako bidea hasi besterik ez dela egin, eta datozen hilabeteetan pausoak ematen jarraituko duela priektuak. Berdintasun sailak parte hartzera gonbidatu ditu herritar guztiak.