Xuberoako dantzen tailerra izango da gaur

maritzuli konpainiaErrenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, Kultura Zerbitzuarekin elkarlanean, Xiberuko dantzen inguruko tailerra antolatu dute, Jon Iruretagoyenaren eskutik, herritarrei bideratuta. Maritzuli konpainiak eskeiniko duen ikuskizunaren aurrekari gisa.

Izena eman nahi duenak dantza@kukai.eus helbidera email bat bidali beharko du. Gaurko tailerra 19:00tatik 21:00tara izango da Dantzagunean (Pelotari kalea). Tailerra guztiz doakoa da.  Jon Iruretagoyena (Lekorne-Lapurdi, 1985) dantzaria, dantza-maisua eta Maritzuli konpainiako zuzendaria izango dira zuzentze lanetan.

Igandean, abenduaren 4an, Maritzuli konpainiaren Nundik Nora? ikuskizuna ikusteko aukera izang oda Niessen kulturgunean. 19:00tan izango da emanalaldia eta 8 euro balio du sarrerak. Hitzaldi-dantzatua eskainiko du Jon Iruretagoienak “Nundik nora?” saio honetan. Hitzez emango ditu Zuberoako dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen inguruko kontuak, eta dantzaz irudikatu eta ilustratuko ditu hitzez azaldutakoak. Maskarada zaharretatik gaur egun zer geratzen den ikusteko aukera eskainiko digu Maritzuli konpainiak proposatutako bidaiak, hitzez eta dantzaz, gaur egun ezagutzen dugunarekin lehen izandakoa irudikatzen saiatuz.

Koreografia-Coreografía: Jon Iruretagoyena, Claude Iruretagoyena, Christine Grimaldi
Musika-Música: Aiko taldea, Aitor Furundarena; Boréas Camara, Jose Antoni San Miguel
Dantzariak-Bailarines: Maritzuli Konpainia
Promo: https://maritzuli.wordpress.com/