Errenteriako ingurumena hobetzeko diru-laguntza deialdia luzatu du Udalak

Ibaia garbitzen_3Errenteriako Udalak udalerriko ingurumenaren hobekuntza bilatzen duten gizarte-eragileei zuzendutako 2016 urteko diru-laguntza deialdia zabaldu berri du. Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta, hortaz, eskaerak egiteko hilabetekoa epea 2016 azaroaren 30etik abenduaren 30era bitartera (biak barne) zabaltzen da.

Udalak aurten prozedura aldatu egin dela azpimarratzen du eta, horren arabera, eskaera-orriarekin batera, aurkeztu beharreko dokumentazioa ere berria dela.

Diruz lagunduko diren proiektuak iraunkortasuna, ingurumena, landa-garapena, natura-ondarea, landa-ondarea eta Tokiko Agenda 21 gaiak jorratu beharko dituzte. Aipatutako arlo horien baitan, burutu daitezkeen jarduerak honako bost multzoetan sailkatu dira:

  • Dibulgazio kanpainak eta azterlanak.
  • Honako proiektu eta ekintzak garatu eta burutzea: bioaniztasuna, energia, hondakinak. kutsadura, landa-garapena, …
  • Jardunaldiak, topaketak eta lan-tailerrak antolatzea.
  • Herritarren parte-hartzea, Iraunkortasunezko Garapena ezartzea eta Tokiko Agenda 21eko helburuak eta bere Ekintza-plana sustatzen dituzten jarduerak.
  • Ordenantza honen 1. artikuluan ezarritakoarekin bat datozen bestelako jarduerak.

Helburu horretarako 10.000 euroko diru-partida gorde du Ingurumen-sailak. Proiektuak aurkezten dituzten elkarteek ezingo dute 5.000 euro baino gehiagoko diru-laguntza jaso eta, emandako diru-laguntza, ez da inoiz aurkeztutako aurrekontuaren %80a baino handiagoa izango.

Aurkezten diren proiektuek gutxieneko 30 puntu lortu beharko dituzte diru-laguntzaren onuradunak izateko. Dokumentazioa http://ingurumena.errenteria.eus webgunean eskuratu daiteke. Zalantzak argitzeko Ingurumen-sailera hots egin daiteke (943 449 603), abenduaren 7tik aurrera, 08:00 – 14:00 bitartean.