“Kolonbia lekualdatua” erakusketa izango da Xenpelar Etxean abenduaren 1etik 15era bitarte

colombiaProcesosPaz“Kolonbia lekualdatua” erakusketa izango da ikusgai egongo  abenduaren 1etik 15era bitarte Xenpelar etxeko erakusketa aretoan arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Errenteriako Udalak herriko eragileekin batera antolatutako Giza Eskubideen astearen programazioaren baitan, ostegun honetatik aurrera Kolonbiako barne lekualdatze behartuen berri emango duen irudi eta informazio erakusketa eskainiko da, Mundu Bat GKGEak sortua.

Erakusketak Kolonbiak bizi duen bake prozesura hurbilduko gaitu herrialde horretako alor, kolektibo eta komunitate desberdinen errealitateak aurkeztuz: emakumeak, indigenak, afrikar ondorengoak, arrantza ….

Dokumentala eta bisita gidatua

Horretaz gain, “Colombia Invisible ” dokumentala proiektuko da eta erakusketari amaiera emateko Mundu Bateko kideen eskutik bisita gidatua eskainiko da asteazkenean, abenduaren 15ean, arratsaldekoko 19:00etatik 20:30era bitarte.