“Screen Man” haurrentzako ikuskizuna Niessenera iritsiko da ostiralean

20151206-19 BIS

L’home dibuixat konpainiak “Screen Man” ikuskizuna taularatuko du ostiralean, abenduak 2, Niessen Kulturguneko Entsegu gelan (2. solairua).

Ikuskizuna 2 urtetik gorako haurrei bideratua dago eta bi emanaldi eskainiko dituzte: 17:00etan lehena eta 18:30ean bigarrena. Saioak 35 minutuko iraupena. 

Ikuskizun honetan aktore, txotxongilo eta objektuen lana, ikus-entzunezkoen laguntzaren erabilerarekin nahastuko dira. Irudien eta txotxongiloen manipulazioari esker, ikuslea, bere begien aurrean gertatzen den unibertso magiko batean kokatzen du. Desioak, norberaren amets zein kolektiboek bat egiten duten istorio goxoa, non lorpenerako, jarraitasunerako eta pasiorako bidea proposatzen diren.

Sinopsia:

Bizitzan barrena bagoaz ibilian-ibilian gure ametsak bete nahian. Ez da beti samurra izaten, baina ilusioak behin eta berriz saiatze horretara eramaten gaitu. Zenbaitetan, zoriak gure bidean lagun bat jartzen du eta, beldurrak, zalantzak eta duda-mudak galtzen laguntzen digu, gure ametsa betetzea lortzen dugun arte. “Screen Man”, pantaila gizakia, gure protagonistari bidean agertzen zaion laguna da. “Screen Man” gure antzerki konpainiaren ametsa da.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea/Antzezlea: Tian Gombau
  • Zuzendaritza: Panchi Vivó eta Tian Gombau
  • Eszenografia: Isa Soto
  • Musika eta marrazkiak: Panchi Vivó
  • Argiztapena: Manel Brancal

Sarrerak: 3 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta:

Niessen Kulturguneko harrera bulegoan honako ordutegian:

  • Astelehena 17:00 – 20:00
  • Asteartetik ostiralera 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00
  • Larunbata 10:00 – 13:00
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.