Zuberoako dantzak ekarriko ditu “Nundik nora?” ikuskizunak Niessenera

3
Igandean, hilak 4, Maritzuli konpainiak “Nundik nora?” dantza ikuskizuna eskainiko du Niessen Kulturgunean. Saioa 19:00etan hasiko da eta 90 minutuko iraupena izango du. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 8 euroan.
Hitzaldi-dantzatua emango du Jon Iruretagoienak “Nundik nora?” saio honetan. Hitzez emango ditu Zuberoako dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen inguruko kontuak, eta dantzaz irudikatu eta ilustratuko ditu hitzez azaldutakoak.
Zuberoako dantza teknika luzaro lantzen jardun ondoren, Jon Iruretagoiena dantza errepertorio horren sustraietan sakontzen joan da. Euskal kulturaren altxor ederrenetako baten barruan ikertzen hasi zen, Zuberoako dantza tradizioa.
Maskarada zaharretatik gaur egun zer geratzen den ikusteko aukera eskainiko digu Maritzuli konpainiak proposatutako bidaiak, hitzez eta dantzaz, gaur egun ezagutzen dugunarekin lehen izandakoa irudikatzen saiatuz.
Fitxa artistikoa:
  • Koreografia: Jon Iruretagoyena, Claude Iruretagoyena eta Christine Grimaldi
  • Musika: Aiko taldea (Bilbo); Aitor Furundarena; Boréas Camara eta Jose Antoni San Miguel
  • Dantzariak: Maritzuli Konpainia
Sarrerak: 8 €
  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.
Sarreren salmenta: Niessen Kulturguneko harrera bulegoan honako ordutegian:
  • Astelehena 17:00 – 20:00
  • Asteartetik ostiralera 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00
  • Larunbata 10:00 – 13:00
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.