Udaltzaingoak eskola garraioa kontrolatzeko lanak gehitu ditu

Mugikortasun plana 2016-12-05 | 0

autobusak eskoletanJoan den aste osoan zehar, Errenteriako Udaltzaingoak, Euskadiko Bide Segurtasunerako Plan Estratekikoan kokatzen den Garraio Eskolako Ibilgailuen Zaintza eta Kontrolaren kanpainaren baitan, eskola garraioa egiten duten ibilgailuak kontrolatzeko lanak gehitu ditu herriko ikastetxeetan.

Kontrol lan horiek ikastetxe horien ingurumarietan egin dira eta ez da inolako hutsunerik detektatu, kontrolatutako bederatzi autobusek indarrean dagoen legeria betetzen baitute..

Kanpaina horiek beste udaltzaingo batzuen eta Ertzaintzaren artean lankidetzan egiten dira. Lehenik administrazio izaerako kontrola egiten da, ibilgailuek nahiz gidariek izan beharreko baimenei eta dokumentuei buruzkoa, bigarrenik, zerbitzua ematen duten autobusen ezaugarrietan berebiziko arreta jartzen da ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko ikasleei, esterako, segurtasun uhalak, eta azkenik, gidariei egokitzen zaizkien kontrolak egiten zaizkie, esaterako, alkoholemia kontrolak, besteak beste.

Bederatzi ibilgailu horiek lau enpresarenak dira, lau heziketa zentroren hainbat ikastetxetara egiten direnak, alegia.

No comments yet.

Utzi erantzuna