Trafikoan zenbait aldaketa eragingo dituzte Eguberriek

gabonetakoargiakEguberrietan ospakizun ugari izaten dira eta trafikoan eragina izaten dute haietako askok. Aurreikusita dago Eguberrietan trafikoa honela moztea:

Abendua

  • Abenduak 21: Erdigunea Xenpelar-Foru Enparantzatik 06:30etatik 22:00etara moztuko da
  • Abenduak 24: Erdigunea 11:00etatik 22:00etara moztuko da
  • Abenduak 31: Trafikoa 11:00etan moztuko da San Silbestre eguneko lasterketa egiteko. Proba 18:00etan amaituko da eta trafikoa 22:00 arte egongo da moztuta. Nafarroa hiribidea 15:00 eta 18:00 artean moztuko da, eta Zumardian eta Gabierrotan garraio publikoaren geltokiak bertan behera geldituko dira.

Urtarrila

  • Urtarrilak 5: Errege Eguneko Kabalgata. Itxita egoteko ordutegia 18:00etatik 22:00etara luzatuko da. Nafarroa hiribidea 18:00 eta 19:00 artean moztuko da, eta Zumardian eta Gabierrotan garraio publikoaren geltokiak bertan behera geldituko dira.  Trafiko mozketaren luzapena Maria Lezok Andoni Kortarekin bat egiten duen tokian egingo da, eta trafikoa Urbasa kaletik desbideratuko da Lope Isastirantz.

Ondorengo egun eta orduetan baimenduta egongo da Iztieta pasealekuan aparkatzea:

  • Abenduaren 24ko 18:00etatik abenduaren 25eko 22:00 arte.
  • Abenduaren 31ko 18:00etatik urtarrilaren 01eko 22:00 arte
  • Urtarrilak 6: 07:00etatik 22:00etara