Printze txikia filma ikusi ahal izango da asteazkenean

Bizitu kartela (1)Juneren Hegoak eta Mindara Errenteriko elkarteek datorren 2017ko urtarrilaren 4an Bizitu proiektuaren lehenengo saioa eskainiko dute, arratsaldeko 17:30etan Niessen Kulturgunean “Printze Txikia” filmarekin. Bizituk familia osoarentzako zine saioak eskaini nahi ditu, zinearen baldintzak egokituz haur guztientzat. Sarrera doan izango da eta sorpresak ere egongo dira parte hartzaileentzat.

Proiektu honen helburuak hauek dira: dibertsitate funtzionala duten haurreei zinemaz disfrutatzeko esperientzia eskaintzea, baldintza berdinetan; aisialdiko eta ondo pasatzeko giroa sortzea; eta aisialdiko gune horretan ere parteartaraztea, saioa publiko guztiari eta haur guztiari irekita baitago.

Zine aretoek familia guztientzat aisialdiko gune bat izateko dituzten zailtasunak argi daude, batez ere behar bereziak dituzten haurren familientzat. Eta hauxe da proiektu honen ardatza: denoi zinemaren esperientzia gerturatzera, haur bakoitzaren ezberdintasunak errespetatuz, izan ditzaketen behar berezieei erantzuten. Horregatik saioan filma komentatzeko aukera egongo da, argiak piztuta izango ditugu, beharrezkoa bada ikusleak mugi daitezke… dibertsitate futzionala duten haurrentzat zinema egokituz; horrela ere esperientzia hau konpartituko dute Bizitun parte hartu nahi duten beste haur eta familiekin.

Esan bezala, proiektu hau dibertsitate funtzionala duten pertsonei arreta
emateko Gipuzkoako Elkartea den Mindarak eta haurren gaixotasun edo dolu esperientzia bizitezan kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei zuzendutako Juneren Hegoak Elkarteak sortu dute.

Sarrerak filmea hasi baino lehen banatuko dira Niessen Kulturgunean bertan.