Zure lan aukerak hobetzeko hiru ikastaro interesgarri

CURSOS SINGULARESErrenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak “egitasmo singular” izenekoen baitan kokatzen diren 3 prestakuntza ikastaro berri jarriko dituzte martxan: Eraginkortasun energetiko orientatzailea, Artisautza sektoreko enpresen sortze eta kudeaketa eta Teknologia berrien sektoreko enpresen sortze eta kudeaketa.

Batetik, ERAGINKORTASUN ENERGETIKO ORIENTATZAILEA izeneko ikastaroa jarriko da abian; helburua, ingurugiro arloan sentsibilizazioa duten langabetu nahiz okupatuei formakuntza espezifikoa ematea da. Formakuntza honek, herritarrei energia eraginkortasunaren arloan sentsibilizatu eta orientatzeko gaitasunak emango dizkie. Ikastaro honek 212 orduko iraupena dauka.

Bestetik, ARTISAUTZA SEKTOREKO ENPRESEN SORTZE ETA KUDEAKETA izeneko ikastaroari emango zaio hasiera; ikastaro honek artisautza konpetentziak dituzten pertsonei enpresen sortze eta kudeaketan trebatzea du helburu. Honez gain, prestakuntza honen osagarri bezala, artisautza alorreko profesional baten laguntzarekin ikasle bakoitzak bere enpresa proiektua garatzeko aukera izango du. Ikastaro honek 480 orduko iraupena dauka.

Azkenik, TEKNOLOGIA BERRIEN SEKTOREKO ENPRESEN SORTZE ETA KUDEAKETA izeneko ikastaroa izango genuke; ikastaro honek informazio eta komunikazio teknologia berrien inguruko konpetentziak dituzten pertsonei enpresen sortze eta kudeaketan trebatzea eskaintzen du. Kasu honetan ere, informazio eta komunikazio teknologia berrien alorreko profesional baten laguntzarekin ikasle bakoitzak bere enpresa proiektua garatzeko aukera izango du. Ikastaro honek 480 orduko iraupena dauka.

Ikastaro hauek guztiak urtarrilaren bukaeran jarriko dira martxan, eta prestakuntza teoriko-praktikoaren ondoren, ikasleek enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute.

Jexux Leonetek adierazi duenez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, langabezian dauden pertsonek izango dute lehentasuna ikastaro hauetan eta udalek eta Lanbidek diruz lagundutakoak dira.

Ikastaroren batean parte-hartu nahi duten pertsonek Oarsoaldearekin harremanetan jarri daitezke 943 510 200 telefono zenbakian, olibet@oarsoaldea.eus korreo elektroniko bidez edo zuzenean Errenteriako Olibeteko bulegoetara joanez (Olibet 6, baxua. 20100 Errenteria).