Copyleft jaialdia ospatuko da Niessenen larunbat honetan

kontzertuaI.Copyleft jaialdia ospatuko da larunbat honetan, urtarrilaren 14an.  SGAE eta SACEM elkarteetatik kanpo dauden musika taldeekin osatutako kartela da, denak Copyleft lizentziapean atera baitituzte beraien lanak: Atrako A Mano Armada, 2zio eta Korumba jardungo dira oholtzan. 22:15ean hasiko da kontzertua eta sarrerak 5 euro balio ditu. Sarreren salmenta: egunean bertan Niessen Kulturguneko leihatilan, 21:00etatik aurrera.

2 taldek disko berria aurkeztuko dute: “Korumba” Oreretarrak eta “Atrako A Mano Armada” katalanak. Beraiekin batera, “2ZIO” talde lapurtarra izango da. Estilo mota anitzak gau berezi baterako.

Korumbà taldea 2001. urtean sortua da eta aldaketa batzuen ostean, gaur egun 6 kidek osatzen dute proiektu hau. Metal eta rock estiloak uztartuz, erritmo zoro bezain aldakorrak egiteagatik ezagunak egiten hasi ziren, baita ere eszenatokian eskaintzen duten espektakuloagatik.

2zio, 2010ean hasi ziren Gorka, Odei eta Jo elkarrekin rapa egiten. Lehenagotik Gorkak eta Odeik hitzak idazten zituzten, eta Jo-rekin batu eta hitzak musikaz janzten ari zirelarik piztu zitzaien rap taldea sortzeko gogoa. Ilusioak zein rapa eta euskara uztartzeko grinak elkartu zituen.

Atrako A Mano Armada punk-rock talde antiautoritarioa 1998. urtean sortu zen Cerdanyola del Vallés-en. 2007-an beraien lehenengo lan luzea kaleratu zuten, “Esto es Jolibut”. Lan honi esker, taldea ezaguna egiten hasten da eszenan eta proiektu politiko eta serioago baten zutabeak finkatzen dituzte. Oraingoan laugarren diskoa aurkeztuko dute, “Siempre Fuimos Cuatro Gatos”, beraien lan borrokalariena eta letra kontzientziatuenak dauzkana.