Lana bilatu nahi duten gazteentzat Hazilan ekimena martxan jarri da

hazilanAbian da eskualdeko gazte eta enpresei bideratutako Hazilan egitasmoaren hirugarren edizioa 20 eta 35 urte bitarteko adina duten pertsonei bideratua egongo da, Lanbide-heziketa edo unibertsitate ikasketak dituztenentzat. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak HAZILAN egitasmoa jarriko dute martxan, konpetentzia pertsonal eta profesionalak lantzeko egitasmoa, ikuspegi guztiz praktikoa duena eta enpresen beharretara egokitzen dena.

Egitasmoaren helburua langabezian aurkitzen diren gazte kualifikatuak lan mundura hurbiltzen laguntzea da, beren lan aktibazio eta  lan txertaketa bultzatuaz, hori guztia prestakuntza saioak eta enpresekin harreman zuzenak sustatuaz.

HAZILAN egitasmoa 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago, edozein espezialitateko Goi Mailako Lanbide-Heziketa edota Unibertsitateko ikasketak dituztenak, eta baita giza baliabide kualifikatuak behar dituzten edo egitasmo berriak garatu nahi dituzten enpresei ere.

Egitasmoaren berritasuna gazte kualifikatu eta enpresen arteko elkargune izaeran datza, izan ere, bien beharrak asetzen saiatuko da; alde batetik, kualifikazio altua duten gazteak dauzkagu, enpresek hainbeste baloratzen dituzten zeharkako konpetentziak (ekimena, taldean lan egitea, segurtasuna…) lantzea falta zaizkienak eta batez ere lan aukera erreal bat behar dutenak. Beste aldetik, baliabide faltagatik edo azken urteetako ziurgabetasunagatik aurrera eraman gabeko dibertsifikazio edo lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak dauzkaten enpresak izango genituzke; HAZILANek egitasmo hauek aurrera eramateko formula ezberdinak eskaini dizkie.

2banner euAukeratuak diren gazteek hasiera batean 80 ordutako formakuntza praktiko bat jasoko dute gaitasun pertsonal zein profesionaletan, ondoren beraien ibilbidea jarraituko dutelarik eskura jarriko zaizkien baliabide ezberdinen bidez; negozio bat martxan jartzen lagunduaz, enpresa batean praktikaldi bat beteaz, enpresa erreal batean proiektu zehatz bat garatuaz, prestakuntza zehatz bat burutuaz edo norberaren auto-hautagaitza prozesua planifikatuz teknikarien laguntza pertsonalizatuarekin.

Informazioa eta izen ematea

Izena emateko epea urtarrilaren 20ra bitartekoa izango da, ondoren inskribatutako guztiekin aukeraketa prozesu bat egingo delarik elkarrizketa baten bidez. Oarsoaldeak interesa duten pertsonentzat saio informatiboak antolatuko ditu, bertan programaren xehetasunak azaldu eta sor daitezken zalantzak argituko direlarik. Saio hauek urtarrilaren 17tik urtarrilaren 24ra egingo dira Oarsoaldeak Pasaian dituen bulegoetan, Euskadi Etorbidean, Merkatuaren Eraikinean. Parte hartzeko interesa duten pertsonek, aldez aurretik Oarsoaldea elkartera deitu beharko dute. Plazak mugatuak dira.

943 404 101 / olibet@oarsoaldea.eus

Programari buruzko informazio gehiago: http://hazilan.eus/