Igeriketa-lehiaketa dela-eta Galtzarabordako Igerilekua itxita egongo da larunbatean

igerilekuak_galtzarabordaIgeriketa-lehiaketak direla eta, datorren larunbatean, urtarrilaren 21ean, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo da jendearentzat eguerdiko 13,00 arte.

Kiroldegiko igerilekuan programatutako igeriketa ikastaroak Fanderian burutuko dira, ordutegi berean, “jaioberri”koentzat izan ezik, ikastaro hauek orain arteko ordutegi eta lekuan ematen jarraituko baitira.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.