Errenteriako Biraren bigarren etapa egingo du bihar Urdaburuk

Kirola | Solidarioa 2017-01-20 | 0

Irailean 4.etapa egin zuten

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Errenteriako Biraren 2.etapa antolatu du urtarrilaren 21erako. Ibilaldia Goizuetako errepidetik, Argorri baserriaren parean, Artikutzako errepidean kokatzen den Uspuruko lepora izango da eta bidean Arranbideko zentralatik eta Añarbeko urtegiko bazterretatik igaroko da. Zeharkaldia denera 6 ordukoa izango da.

Irteera 7,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.

 

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna