Zabalik jarraitzen du Felix Ugarte Elkarteak antolatutako aizpitArte erakusketak

Panela-1WebFelix Ugarte Espeleologia Elkarteak, Errenteriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren laguntzarekin, aizpitArte erakusketa antolatu du. Errenteriako Aizpitarte leize-zuloetako bioaniztasuna- eta arkeologia-ondareari buruzko erakusketa hau Errenteriako Xenpelar aretoan ikusgai izango da urtarrilaren 4 – 28 bitartean.

Aizpitarteko haitzuloen multzo karstikoa Errenteriako Udalarena da, eta Aiako Harriko Parke Naturalean eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) dago, Natura 2000 Sarearen barruan babestuta.

Erakusketan,  ikusteko aukera dago eta, horretaz gain, espeleologiako elkarte honek basa-faunaren (saguzarren) inguruan urteetan egindako lana ere ezagutu daiteke.

Erakusketaren iraupena: urtarrilaren 4 – 28

Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 17:00 – 20:00 bitartean.

Erakusketaz gain, hitzaldi eta erakusketan bertako bisita gidatuen eskaintza

Erakusketarekin batera, hitzaldiak eta bisita gidatuak ere antolatu dira Xenpelar etxean bertan. Besteak beste, saguzarren eta paleolito garaiko Aizpitarteko biztanleen inguruko solasaldiak izan dira. Halere, bertaratzeko aukerarik izan ez dutenek, hitzaldi eta irteera banatan parte hartzeko parada dute oraindik:

Urtarrilak 25 (18:30etan): Aizpitarteko paleolito garaiko artearen inguruko hitzaldia, Diego Garate Maidagan arkeologoaren eskutik gozatzeko aukera badago.

Urtarrilak 26 (18:30etan): erakusketaren bisita gidatua Xenpelar etxean bertan.

[wooslider slider_type=”attachments” thumbnails=”default”]