Erasoak saihesteko, bihartik aurrera igogailuak itxi egingo dira gauetan

2017-01-05 11.18.58Herriko igogailuek erabilera ordutegia izango dute bihartik aurrera. Honakoak izango dira ordutegiak:

  • Lanegunetan, goizeko 6:00tatik 23:00tara erabili ahal izango da.
  • Jai egunetan: goizeko 7:00tatik 23:00tara

Ordutegi hauek bateragarriak dira topoko zerbitzuarekin.

Igogailuei eraso egin diete maiz, ia beti gauez. Gaia Auzo Batzarrean landu zen auzotarrekin eta gauez ixteko proposamena egin zen. Hala egitea erabaki du Udalak. Gainera, erasoak ekiditeko, kamerak jartzea ere erabaki da eta aurrera doaz tramitazioak.

Igogailuak 40.000 desplazamenduraino iristen dira. Gauez ixteak zenbait joan-etorri eragotziko dituen arren, egingo duen mesedea handiagoa dela uste da; izan ere, erasoen konponketek irauten duten egunetan kaltetutakoen kopurua handiagoa baita.