Alkateak Etxe Regionalen Federazioko ordezkariari harrera egingo dio

Extremadurako_banderaErrenteriako Alkate den Julen Mendozak, datorren igandea 29, 12:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan, Gipuzkoako Etxe Regionalen Federazioko ordezkaritzari harrera egingo dio.

José Ángel Sánchez izango da Federazioko presidente, Monfragüe Extremadura Zentroko ordezkari gisa.

Alkateak Federazioari eskertuko dio Etxe Regional ezberdinen alde Gipuzkoan egiten duen lana eta garatzen duten ekimen ezberdinetan aurrera jarrai dezaten animatuko ditu.

Ekimen hoietako batzuk Errenterian egiten dira eta jarrera onez hartzen dituzte herriko bizilagun eta Oarsoaldeko biztanleek. Beste ekimenen artean azpimarratzekoak dira Galiziako kultura astea, Errioxakoa eta Apirilerko feria.

José Ángel Sánchrx eta Federazioarentzat ohorea da harrera hau egitea Alkatearen partetik, dibertsitate kulturalaren adibide baita. Elkarlan honek posible egiten ditu Etxe Erregional ezberdinen ekimenak.

Ekitaldi honetan TOPAKETAK aldizkariko azken alearen aurkezpena egingo da, Gipuzkoako Etxe Regionalen Federazioak editatuta.

Gipuzkoako Etxe Regionalen Federazioa gaur egun 21 etxe ezberdinek osatzen dute eta 5000 bazkide inguru ditu, 4500 familia ezberdinek osatuta.