Bizilore Hezkuntza proiektuaren aurkezpena izango da datorren asteartean

hezkuntzaAzpeitian errotuta dagoen Bizilore & Hazitik Hazkuntza Proiektu Integralaren aurkezpena izango da urtarrilaren 31n. Hezkuntza sistemak dituen gabeziez kezkatuta dauden gurasoak biltzen ditu Bizilorek. Aurkezpena Reina Aretoan izango da, 17:30ean.

Biziloreren ibilbidea 2012ko ekainean hasi zen. Guraso eta hezitzaile talde bat ohiko hezkuntza sistemaren gabeziez ohartuta horretaz hausnartzeko biltzen hasi ziren.

Hiru ildo nagusi zeuden talde hartan:

  • Hezkuntzari buruz hausnartzearen beharra,
  • sentsibilizazio lana egitea
  • eta azkenik beraien haurrentzako espazio egokitu bat prestatzea.

Denborarekin hirugarren behar hau izan zen aurrera egin zuena, eta horretan urte bat inguru daramate.