Errenterian bildutako haur eta osasun materiala Siriara bideratu da

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2017-01-30 | 0

siria materialaErrenterian uztailean zehar bildutako osasun eta haurrentzako materialez osaturiko 29 kaxak jada Siriarako bidean dira. Kanpaina honetan garbiketarako materiala, osasun materiala eta bereziki haurrentzako material ugari bildu da (pixoihalak eta esne hautsa). Kanpaina Udalari eta bereziki  boluntario talde bati esker gauzatu da. Era berean, bilketan Errenteriako farmaziak eta hainbat supermerkatuk ere hartu dute parte. Horrez gain, bidalketarako gastuak hornitu ditu Errenteriako Udalak elkarteari 2.000 euroko ekarpena eginez.

“Asociación de Amigos del Pueblo Sirio” elkartearen bidez egin da. Horiek orain arduratuko dira osatutako bi paleak siriako ospitaleetan banatuko dira Turkiatik sartuak.

Errenteriako Udalak eskerrak eman nahi dizkio kanpaina honetan materialaren ekarpena egin dutenei nahiz borondreski bere denbora eskaini duten pertsona guztiei. Bestalde, gogoratu nahi die banaketaren berri emango dela AAPS elkarteak eskainiko dituen bideoen bidez haien web gunearen bidez hemendik 3 hilabete barru.

 

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna