LHko ikasleek igerian hobetzeko aukera izango dute

Fanderia_igerilekuaErrenteriako Udalak “Eskola Igeriketa kanpainaren” edizio berri bat jarri du martxan. Kanpaina 2017ko urtarrilaren eta ekainaren artean garatuko da, 20na eguneko iraupena izango duten hiru txanda desberdinetan.

Programa hori Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago eta Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan gauzatuko da.

Kanpainaren helburua da igerian ikasi eta hobetzea, baita jarduera fisikoa egiteko nahia areagotzea ere.

Aurten Errenteriako ikastetxe guztietako 380 haur baino gehiagok parte hartuko dute.

Udalak kanpaina hau %70ean finantzatu du gutxi gorabehera, eta Foru Aldundiak %30ean. Hori dela-eta ez die familiei inolako gastu gehigarririk ekarri.