‘Pedaló’ filma emitituko da ostegun honetan

Kultura 2017-01-30 | 0

PEDALO_1Ozzinema zinekluba bere hileko hitzordura itzuli da Otsaileko sesio berri honekin. Oraingo honetan hautatutako filma, euskal kostaldetik egindako road-movie bat da, ontzi bitxi baten egindako hiru lagunen arteko ezusteko bidaia ‘PEDALÓ’.

Zinemaldian estreinu izanda, Zinemira sekzio barnean,‘PEDALÓ’ 2016ko Irizar saria lortu zuen. Filma ,Juan Palacios zuzendari eibartarraren esku datorkigu. 150km-tako abentura batean murgiltzen gaitu,Hendaiatik Bilboraino ganaraman pertsonaien bidai fisiko eta pertsonala kontatuz.

Ozzinemak euskal zinemarekiko egiten duen apostua erakutsi nahi du film honekin, bere pertsonaiek aurkeztuko dute saio hau,pertsonalki kontatu ahal izango digute,hiru nabigatzaile eta zuzendariak, filma egiteko murgildu ziren bidai horri buruz.

‘PEDALÓ’ filma otsailaren 2an, osteguna, 19:30etan ikusgai izango da Errenteriako Niessen zinemetan. Sarrerak salgai Niessen Kulturgunean (4€).

 

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna