Salgai daude dagoeneko inauterietako herri bazkarirako tiketak

Inauterietako herri bazkaria_kartelaInauteri batzordeko kideak gogoz eta ilusioz ari dira ekimen guztiak prestatzen. Besteak beste, eta azken urteetako arrakasta kontuan izanik, Herri bazkaria ere antolatu dute: otsailaren 25an izango da hori, 14:00etan, Merkatuzarren.

Bazkariaz gozatzeko tiketak 15 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Gainera, menu beganoa dastatzeko aukera ere izango da 15 euroren truke.

Tiketak gaur, hilak 31, jarri dira salgai Reyna tabernan (Zumardia), Xera Gastrotekan (Xabier Olaskoaga plaza), Aralar tabernan (Madalena kalea) eta Xenpelar Kulturdendan (Zumardia). Menu beganoa nahi dutenek Sindikato tabernan (Madalena kalea) erosi beharko dituzte txartelak. Tiketak erosteko azken eguna otsailaren 18a izango da.

Inautei batzordekideek dei egin nahi diete herritarrei bazkari honetan parte hartzeko eta aurtengo inauterien gaia diren musikalak oinarritzat hartuta, mozorrotuta bertaratzeko.

MENUAK:

Helduentzako menua: 15 €

  • Entsalada
  • Askotariko iberikoak
  • Txerri kostilla parrillan
  • Torrijak
  • Kafea
  • Edariak

Menu beganoa: 15€

  • Espinaka kroketak
  • Barazki pastela
  • Lasaña begetala
  • Limoizko sorbetea cavara
  • Kafea
  • Edariak

Haurrentzako menua: 10 €

  • Kroketak
  • Oilaskoa patatekin
  • Torrijak
  • Edaria