Errealitate birtuala probatzeko aukera izango da Torrekuan

Nesplora EUSK sare sozialakHabian! Teknologiak errealitate birtualaren bidez esperientzia batean murgiltzeko aukera emango du. Izena eman eta Torrekuara bisita egin beharko da horretarako. Esperientzia neurozientziaren ikerketarako erabiliko da.

16 urtetik gorako edozein pertsonak probatu dezake esperientzia, horretarako komunikazioa@oarsoaldea.eus helbidera idatzi edo 943494129 telefonora deitu (Enpresa Txikiei Laguntza Sailaz galdetu).

Nesplora

Nesplora enpresa teknologikoarekin lankidetzan, ariketa honetan parte hartzen dutenei esker, 16 urte baino gehiago duten pertsonen arreta eta oroimena neurtzeko tresnak testeatu ahal izango dira. Modu honetan, Nesplora enpresakoek egokitzapen arazoak dituzten pertsonen diagnostikoak zehazteko erabiltzen diren tresnen errendimendua hobetzen jarraitzeko informazioa lortuko dute, hauen bizitza kalitatea hobetuz.

Nesplora enpresa, Gipuzkoan kokaturikoa eta nazioarte mailan ezaguna, aitzindaria da lan arlo honetan eta neurketa tresna berriak garatzeko, neurozientzia teknologiarekin nahasten ditu. Gainera, lehenak izan dira haurtzaroan arreta urritasuna diagnostikatzen laguntzeko tresna bat garatzen, errealitate birtualan oinarriturikoa.

Une honetan, VRMIND (Virtual Reality Based Evaluation o Mental Disorders) izeneko proiektu batean dabiltza lanean, Horizon 2020 programaren bitartez Europar Batzordeak Nesplorari emanikoa. Helburua, neurologiako, psikologiako edo psikiatriako kontsultetan eta kliniketan, buruko gaixotasunak, garuneko kalteak, eta abar. diagnostikatzeko erabiltzen diren tresnen erredimendua hobetzea da, errealitate birtualean oinarritutako testuinguruetan garatzen direnak.

Froga mota

Samsung Gear VR betaurrekoen eta aurikularren bidez, errealitate birtuala erabiliz sortzen den testuinguru batean egiten da, aquarium batean egongo bazina bezala.

Aldez aurretik, pertsonaren eskuan jarriko den pultsadore baten bidez, parte hartzaileak zenbait estimulu azaltzen direnean erantzun behar izango du. Horrez gain, frogaren errendimenduan duen efektua aztertu ahal izateko, zenbait distraktore azalduko zaizkio (hala nola, kristaletik hurbil pasado den manta arraina, aquariumeko megafonian mezuak entzungo dira, eta abar.).

Frogaren iraupena, denetara, 20 minutu inguru izango dira.