Igantziko auzotarrentzat aparkalekua egin du Udalak

igantziko parkina Igantzin aparkaleku berria eraiki du Udalak. Aparkatzeko 39 plaza berri gehituko dizkio honek auzoari. Bertako Auzo Elkarteak egindako eskaeraren erantzuna da honakoa. Gaur eguerdian aurkeztu da aparkaleku berria.

Hain zuzen ere, alkateak Errenteriako Udalak Auzo Elkarteek egiten duten lanaren garrantzia azpimarratu du.  Azken finean beraiek baitira beharrezko solaskide eta bitartekariak eta auzoak dituen eskaera, behar eta iradokizunak Udalera helarazteaz arduratzen direnak.

Zentzu honetan Udalak Auzo Elkarteak eta auzoko beste bizilagunak entzuteko izaten duen aukera garrantzitsuenetakoa izaten da Udaletik, Auzo Elkarteekin elkarlanean, antolatzen diren auzo batzarrak. Batzar hauek 2 urtean behin egiten dira eta Errenteriako 15 auzoak bisitatzen ditu Udalak.

Lan honekin Udalak betetzat ematen du 2016ko lehen partean egindako auzo batzarrean jaso zuen auzoaren eskaera nagusiena.

Aparkamentu librearen ezaugarriak

igantziko parkina eskuinetikObra hau CONSTRUCCIONES ALZOLA, S.L. Enpresari esleitu zitzaion 105,627,16€tan. Ur depositoa eraistea hasi eta guztiz ezin zela eraitsi ikusi zen, auzoa inguratzen duen bidearei eragingo baitzion.

Egoera berriari moldatzeak aurrikusita zeuden lur mugimenduak apur bat aldatzea eragin zuen, batez ere ezpondari dagokionean. Moldaketa honek dena den hasieran aurrikusita zeuden 36 aparkalekuetatik 39 aparkalekutara pasatzea eragin du, mugikortasun gutxituko pertsonentzako 2 aparkaleku barne.

Seinalatzekoa da hainbat neurri hartu direla oinezko eta ibilgailuen segurtasuna bermatze aldera:

  • Aparkalekuaren perimetro osoan hesi bat jarriko da.
  • Ibilgailuen gurpilentzat topeak jarri dira, harri edo ezein oztoporen kontra ez istripurik izateko.
  • Aparkalekurako sarrera aslfato inpresoan egin da, ez baldosez, oinezkoen lehentasuna azpimarratu, labainkadak ekidin eta apurketak ez gertatzea bermatzeko.
  • Aparkalekuko zolak %1,5eko malda du, ur hustuketa bermatzeko.
  • Arku bat jarri da sarreran 2,10 m baino ibilgailu altuagoak ez sartzea bermatzeko. Izan ere aparkalekua ibilgailu arinentzat da ez autokarabana, kamioi txiki edo antzekoentzat.
  • Bost farola jarri dira gunea behar bezala argiztatzeko. Kontsumo gutxiko farolak dira, LED motatakoak.