XVIII. mendeko artxiboak jendearen esku jarri ditu Errenteriako Artxiboak

2017-02-07 10.29.01Eskuragarri daude  hiribilduaren 1708. urtera arteko osoko bilkuren erabakiak, Errenteriako Udal Agiritegiko udal aktak digitalizatu eta husteko lanak egin direla-eta. Udaleko Artxibo Sailak gaur egin duen prentsaurrekoan burutzen ari den lana bistaratu nahi izan du.

Errenteriako Udal Agiritegiak bere okumentu-funts historikoak digitalizatzeko proiektuarekin jarraitzen du horien hedapena sustatzeko eta, era berean, funts baliotsuenen segurtasun kopia bar sortzeko

Proiektu horren helburuetako bat da Osoko Bilkuren Akten Liburuak digitalizatu eta hustea, Errenteriako Udal Agiritegian gordetzen den dokumentu sail garrantzitsu eta aberatsenetakoa baita. Guztira 226 liburuki dira agiritegi historikoan gordetzen direnak, eta gordetzen den lehenengo aktatik, 1523. urtekoa, 1941. urtera arteko aktak biltzen dira.

Hiru urteko lanari, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntzei esker, eskuragarri daude digitalizatutako aurreneko 27 liburuak eta 5.500 fitxa deskribatzaile. Fitxa horietan biltzen dira osoko bilkuretan hartutako erabakiak eta 1-31 liburuetan (1495-1708) aurkitutako gainerako dokumentazioa.

 

Lan horiek egin direla-eta, aurkikuntza ugari ezagutzera eman ahal izan dira. Horren adibide dugu 1520-1549, 1572-76 bitarteko urteetan udal ondasunak alokatzeari eta saltzeari buruzko datuak, bere garaian udal akta gisa gorde zirenak eta lagunduko dutenak dokumentu hutsunea gutxitzen udal kontuen aurreneko 21 liburuak (1526-1762) desagertu baitziren.

Halaber, urte hauetan egindako dokumentu-azterketa eta lanagatik, Errenteriako Toponimiari buruzko azterlana osatu ahal izan da, eta kontsultatu ahal izateko eskuragarri dugu udalaren web orrian. Azterlan horretan ezagutzen ez ziren 8 toponimo aurkitu dira: Altzibiakoa, etxea (1707); Arizchipi (1694), Botonguilleetacoa, etxea (1696); Fatorenea (1698); Irurueta, mendia (1696); Martitzakoa (1708); Montesenea (1697) eta Trinidad, etxea (1700) edo aipatutakoei buruz lehenagoko erreferentziak aurkitu dira.

Dokumentazio horri eta bestelakoari buruzko datu eta irudi guztiak eskuragarri daude Errenteriako Udal Agiritegian, ikertzaileek berezik eta herritarrek, oro har, balia dezaten Errenteriako historia berreskuratu/arakatzeko jardunean.