Urdaburuk Errenteriako Bira amaituko du otsailaren

https://youtu.be/q_7RSWP11V4

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Errenteriako Biraren 3. eta azken etapa antolatu du otsailaren 18rako. Ibilaldia Artikutzako errepidean kokatzen den Uzpuruko lepotik Errenteriara izango da eta bidean Zariako gailurretik, Sorondotik, Txikierditik eta Zentolenetik igaroko da. Zeharkaldia denera 5:30 ordukoa izango da.

Erronka bakoitzaren amaieran ohitura dugun moduan, eguna bukatzeko Errenteriako elkarte batean bazkari goxo bat dastatzeko aukera izango dugu.

urdaburuIrteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.