Galtzarabordan aparkatzeko aukera gehiago ahalbidetuko dira hurrengo egunetan

20170213_102848Duela egun batzuk Urdaburu kaleko eraikin bateko pareta bat erori zen. Udaltzainek gunea itxi zuten kalte fisikoak eta materialak eragozteko.

Gaur eguerdian iritsiko da igogailu bat, eraikinaren egoera hobeto aztertu eta erori daitekeen materialik badago, hura erretiratzeko. Bitarte horretan, guneak itxita jarraituko du eta aparkatzeko zenbait leku ezingo dira erabili.

Hori ikusita, Udalak erabaki du Galtzarabordako futbito zelaia aparkaleku moduan erabiltzea ahalbidetzea. Orain arte, gauez bakarrik erabil zitekeen aparkaleku hau; baina eraikineko arazoa konpondu arte egunez ere erabili ahal izango da.galtzaraborda