Inauteriak, inoiz baino musikalagoak

inauteriak 2017 musikalaEkimen berriekin datoz aurtengo inauteriak: “Magipoteoa” izango dugu Tor Magoaren eskutik, Xanti eta Maialen konpartsaren irteera edo The Sparteens taldeak eskainiko duen kontzertua, besteak beste. Denon artean antolatu dugu ekintza hauek eta beste hainbat gehiago ere jasotzen dituen egitaraua, auzolanean, herritik eta herriarentzat.Egin klik hemen egitaraua ikusteko. 
Herria zertaz mozorrotu nahiko luketen galdetuko genien herritarrei duela 4 hilabete, eta geroztik, eskuartean duzuen egitaraua lantzen aritu gara: kaldereroekin ekingo diogu festa giroari asteburu honetan eta Iñude eta artzaien desfilearekin amaituko dugu, martxoaren 5ean. Tartean izango ditugu inauteri egunak. Horietan, gogoan hartzeko hitzordu batzuk aipatu nahi genituzke:

INAUTERIEN HASIERA

Otsailaren 23an, 20:00etan, festari hasiera emateko ekitaldi berezia izango Herriko plazan. Azeriko lagunak Udaletxeko balkoira irtengo dira jaiari hasiera emateko. Azeri dantza koloretsua izango da jarraian.

HERRI-BAZKARIA

Azken bi urteetako arrakasta kontuan izanik, herri-bazkaria ere antolatu dugu: otsailaren 25ean izango da hori, 14:00etan, Merkatuzarren.

Aurtengoan, bereziki pozik gaude, bazkarirako txartelak salgai jarri eta 6 egunetan tiketak amaitu direlako: 460 lagun bildako gara Merkatuzarren, jai giroan ondo pasatzeko. Eskerrak eman nahi dizuegu herritar guztiei, ekimen honi eman diozuen babesagatik.

TABERNEN ARTEKO MOZORRO LEHIAKETA

Hamaika taberna lehiatuko dira mozorro onenaren saria eskuratzeko. Hauek dira taberna parte-hartzaileak: Kellys, Landare, Zuketz, Kerala, Aker, Egiburu, Sindikato, Xera, Gamon 14, Zuzen, Txokolate 50.

Arte ederretan aditua den talde batek sari nagusia emango badu ere, herri bozketa bidez aukeratuko dugu herritarrok lehiaketan parte hartzeko izena eman duten tabernen artean gustukoena. Bozketa otsailaren 23an hasiko da eta otsailaren 28an amaituko da. Botua Herri bizia udal komunikabidean prestatuko den orrialdean eman ahalko duzue: herribizia.errenteria.eus/inauteriak-2017/

#MEMEMOZORRO LEHIAKETA

Meme lehiaketa ere antolatu dugu lehendabizikoz, #mememozorro izenburupean. Egitasmoak, orokorrean inauteriekin eta, zehatzago, Errenterian aukeratutako “musikalak” gaiarekin eta memeen izaera zein ezaugarriekin lotutako lanak jasotzea eta partekatzea du helburu.

Parte hartzea oso erraza da. Meme bat #mememozorro traolarekin twitter edo facebook bidez partekatu behar da. Whatsapp bidez zabaldu eta 647 32 03 54 zenbakira bidal daitezke edo meme@errenteria.eus helbidera bidali.

Martxoaren 5era bitarte jasoko dira memeak eta sariak ere izango dira.

EGITARAU OSOA

Bukatzeko esan nahi dizuegu, egitarau osoa, bihartik aurrera izango dira eskuragarri udal eraikin publikoetan, hainbat kiosko eta turismo bulegoan. Formatu digitalean, aurkituko dute hala nahi dutenek herribizia.errenteria.eus webgunean.

 

Inauterietako egitaraua

Hilak 17, ostirala

  • 15:00: Gamon ikastetxeko kaldereroen desfilea Sorgintxulo kalean zehar. Ondoren ikastetxeko patioan pregoia eta dantza.

Hilak 18, larunbata

  • 19:30: Kaldereroen konpartsa, Pasaia Txarangarekin. Alabergako plazatik irtenda, Arditurri Alabergako Auzo elkarteak antolatuta.

Hilak 19, igandea

  • 11:00: Kalderero Txikiak, Pasai Txaranga eta Telleri Alde abesbatzarekin, Telleri Ikastetxeko  Guraso Elkartea.
  • 12:30: Kaldereroen kanpaldia udal txistularien banadarekin Herriko plazan.

Hilak 23, ostegun gizena

  • 06:00: Txistularien diana Erdialdeko kaleetan.
  • 16:45: Danza-Rinen saioa San Markosenen.
  • 17:30-19:00: Aurpegia margotzeko tailerra haurrentzat, Foru Plazan, Xabier Olaskoaga plazan, Koldo Mitxelena plazan eta Diputazio plazan.
  • 18:00-20:00: Lagunak Txaranga.
  • 19:00: Haurren Azeri Dantza Herriko plazan.
  • 19:00: Azeri dantza Juan de Olazabal kaletik abiatuta.
  • 20:00: Inauteriei hasiera emateko ekitaldia. Azeriko kideak udaletxeko balkoira igoko dira jaiari hasiera emateko. Ondoren, Azeri Dantza plazan. Ondoren Amulleta Danbor Kofradia eta Lagunak Txaranga Erdiguneko kaleetan zehar.

Hilak 24, ostiral argala

  • 06:00: Txistularien diana  Etxeberrieta, Iztieta, eta Alaberga.
  • 11:30: Inauteri desfilea Koldo Mitxelena ikastetxearen eskutik, Biteri eskolatik abiatuta. Gaia: Musikalak.
  • 14:45: Inauteri desfilea Bizarain Ikastolaren eskutik, Bizarain Ikastolatik abiatuta. Gaia: Lantzeko inauteriak.
  • 15:30: Inauteri desfilea Orereta Ikastolaren eskutik, Koldo Mitxelena plazatik abiatuta. Gaia: Lantzeko inauteriak.
  • 18:00: Euskal Inauteria herriko kaleetan zehar.
  • 19:30-21:00: Magipoteoa, kalean egindako gertuko magia saioa, magia eta poteoa batuz.
  • 19:30: Konpartsen aurkezpena Galtzarabordako kiroldegian.

Hilak 25, larunbat inauteria

  • 12:00: Oarsoirriak Musikala. Familiak dantzan jartzeko. Merkatuzarretik abiatuta.
  • 14:00: Herri Bazkaria Merkatuzarren. Bazkalostea girotzeko Azeriko lagunen Musikala.
  • 17:00:  Buruhandiak eta erraldoiak. Erdiguneko kaleetan zehar.
  • 17:30: Deiadar Txaranga. herriko kaleetan zehar.
  • 18:00: Musikalen Inauteria Photocalla, Herriko plazan.
  • 18:30: Konpartsen desfilea, Pontikatik abiatuta.
  • 20:15: Batukada Zozongo Perkusio taldearekin herriko plazatik abiatuta.
  • 23:00: The Sparteens taldearen kontzertua. Zumardian.

Hilak 26, Igande inauteria

  • 06:00: Txistularien diana, Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alaberga.
  • 12:00: Konpartsen desfilea Pontikatik abiatuta.
  • 17:30: Txantxariak Familia giroko musika ikuskizuna Zumardian.

Hilak 27, Astelehen inauteria

  • 06:00: Txistularien diana Gaztaño, Agustinak, Fanderia,  Lartzabal eta Gabierrotan.
  • 11:30: Go!Azen Filmaren emanaldia Niessen Kulturgunean.
  • 17:00-19:00:  High School musikalean oinarritutako txokoak. 6-12 urte bitartekoentzat. Merkatuzarren.

Hilak 28, Astearte inauteria

  • 06:00: Txistularien diana Erdigunean.
  • 18:00: Sardina ehorzketa iragartzeko erretreta Eliza kaleko amulleta elkartetik abiatuta.
  • 19:30: Sardina Ehorzketaren hileta segizioa Bittor Idiazabal kaletik abiatuta. Ondoren bertsoak eta azken agurra. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako da.

Martxoak, 5 Iñudeak eta Artzaiak

  • 11:30: Piñata igandea, Iñude eta Artzaien desfilea Koldo Mitxelena plazatik abiatuta.