Errenteriako hirigune historikoa biziberritzeko jardunaldiak izango dira astelehenean

Errenteriako hirigune historikoa biziberritzeko asmoa dauka Udalak. Bide horretan aurrera egiteko jardunaldi bat antolatu du astelehenerako. Espainiako eta Euskal Herriko 60 teknikari bilduko ditu gaiaren ingurukoak aztertzeko.

Otsailak 20an, ospatuko da Xenpelar Etxean Hirigune Historikoak eraberritzeko ekitaldia. Errenteriako Udalak eta Teknalia enpresak antolatu dute jardunaldia.  Aipatzekoa da Zaragozako, Santiago de Compostela eta Nafarroako birgaiketa adituak bertaratuko direna. Besteak beste, arazoen identifikatzea eta horri arurre egiteko bideak aztertuko dira, kudeaketa ereduak eta finanziazio era berriak. Saioan bereziki hirigune historikoak izango dira aztergai , baina baita ere auzo historiko desberdinak eta hauen guztien birgaikuntza energetikoa, CERTus eta NeZer programa europerren garapena tarteko.

alde zaharraEkintza honen zergatia Errenteriako udalak Hirigune Historikoa biziberritzeko ekimenean kokatzen da. Epe laburrean, udalak Hirigune Historikoa biziberritzeko bulegoa irikiko du jendeaurrera, Oarsoaldea garapen agentziarekin elkarlanean, gaiari bultzada emateko. Izan ere, Errenteriak Erdi Aroko trama duen hirigune aberatsa du eta udalaren ekimena da , erdigune historiko hau balorean jartzea bere osotasunean. Hala, zeharkako gaiak oro landu nahi dira, zentruaren garrantzi urbanistikoa, ekonomikoa eta soziala,betiere garapen jasangarriaren ildoa bermatuz.

Egitaraua

  • 9:00 – 9:30h Etorrera eta Julen Mendoza Errenteriako Alkatearen ongi etorria.
  • 9:30 – 9:45h Jardunaldiaren irekiera (Errenteriako Udala + Tecnalia).
  • 9:45 – 10:15h Juan Rubio del Val-en agerpena. Sociedad Municipal ZARAGOZA VIVIENDA, SLU.
  • 10:15–10:45h Kaferako etenaldia
  • 10:45–11:15h Jose Mari Aierdi-ren agerpena. NASUVINSA Navarra de Suelo y Vivienda, S.A.
  • 11:15–11:45h Angel Panero-ren agerpena. Consorcio de Santiago de Compostela.
  • 11:45–12:45h EAEko Birgaitzeko Hirigintza Elkarteen agerpenak. Bilboko SURVISA eta Bermeoko UDALA
  • 13:00–14:30h WorldLunch-a
  • 14:30–15:00h Ondorioak eta hurrengo pausuak
  • 15:00h Jardunaldiaren bukaera