Titirikontu Kontari haurrentzako ikuskizuna Niessenen izango da bihar

20170217_Titirikontu

Gorakada Teatroak “Titirikontu Kontari” ikuskizuna aurkeztuko du Niessen Kulturgunean, bihar, hilak 17, arratsaldeko 18:00etan. Familia osoarentzako ikuskizuna da eta sarreraren prezioa 3 eurokoa.

“Titirikontu Kontari” konpainiak berak sortutako lana da, Ricardo Combiren testuekin. Honako ipuinak hartu dituzte abiapuntutzat: “Zapataria eta iratxoak”, “Barbantxo” eta “Urretxindorra”.

Hala, Reyes Moleres eta Leire Ucha aktoreek, manipulazio teknika desberdinak erabiliko dituzte: bunraku, itzalak, objektuak eta abestiak.

Elementu horiek guztiek ikuskizun erraza, dibertigarria eta ausarta bihurtzen dute “Titirikontu-kontari”. Kontu kontalarien ahotsak entzun eta txotxongiloen gorputzak ikusteko aukera paregabea izango da.

Fitxa artistikoa

  • Gidoia: Ricardo Combi
  • Zuzendaritza: Álex Díaz
  • Ikus-entzunezkoa: Naiel Ibarrola
  • Banaketa: Reyes Moleres, Leire Ucha
  • Txotxongilo eta eszenografiaren diseinua: Javi Tirado
  • Musika: Santiago Ramos, Fran Lasuen
  • Itzulpena: Idoia Barceló
  • Zuzendaritza-ekoizpena: Álex Díaz
  • Argiztapena: Ion Chavez

Ikuskizunaren fitxa

  • Hizkuntza: Euskera
  • Iraupena: 50 minutu
  • Publikoa: haurrak

Sarrerak: 3 €
–   %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
–   %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian,
– Astelehena 17:00etatik 20:00etara
– Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
– Larunbata 10:00etatik 13:00etara.

Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.