Inauterietako konpartsen aurkezpena hilaren 24an izango da

Konpartsak

Galtzarabordako kiroldegian izango da aurkezpena, otsailaren 24an, 19:30ean. Bertan honako konpartsa hauek hartuko dute parte:

  • Eureka
  • Alaia
  • Telleriko Guraso elkartea
  • Danza-rin
  • Jubilatuen Elkarteak
  • Boveda
  • Showtime
  • Furius
  • Odissey
  • Euforia
  • Mystic

Sarrerak Kulturguneko leihatilan salduko dituzte hilaren 22an, asteazkena 9:00etatik aurrera. Sarreren prezioa euro 1ekoa da eta pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.