Parisen kontzertua eskainiko du Xabier Vesga txistulariak

0235_txistulari_kontzXabier Vesga txistularia Pariseko Olinpian arituko da Anne Etchegoyen kantariarekin batera.

Errenteriako Udal Txistularien Bandaren txistulariak eta zuzendariak, Xabier Vesgak, Anne Etchegoyenek “Compostelle. Du Pays Basque à Saint-Jacques” argitaratu berri duen diskoan kolaboratu du. Diskoa joan den udan egin zen eta Santiago Bidean inspiraturik dago. Otsailean salgai jarriko dute.

Otsailaren 27an diskoa aurkezteko ekitaldia emango du, Parisko Olympia antzokian. Bertan sona handiko taldeak aritu dira, esaterako, The Beatles, The Rolling Stones, Madonna…

Antzokia oso egokia da jendeak txistuaren sonoritateaz eta dituen ezaugarriez gozatzeko.